Azterketetan nabilen arren, egunero Interneten 10-15 bat minutu egoten naiz nabigatzen. Egunean gertatutako berriak ikusteko, lagunen berri izateko, etab.
Horrez gain, zenbait boletinetara harpidetuta nago eta hauek ere begiratzen ditut eta horietako batean link interesagrri bat ikusi dut: online entziklopedien ingurukoa.
Artikulo honetan, 9 entziklopedien helbideak agertzen dira batzuk lehen hezkuntzarako eta beste batzuk bigarren hezkuntzarako. Uste dut baliagarri izan daitezkeen helbideak direla.
http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2012/05/30/209936.php
ikasten
domingo, 3 de junio de 2012
domingo, 20 de mayo de 2012
Amaierara heldu gara
Konturatu gabe lau hilabete pasa dira bidai hau hasi nuenetik. Oraindik gogoan dut blogarekin hasi nintzen lehen eguna: lanetik bueltan interneten sartu nintzen ea irakasgairen batean zerbait egiten hasi ahal nintzen ikusteko eta guzti honekin topo egin nuen. Azken eguna zen Bloga egiteko, eta arineketan irakasleari idatzi nion ea oraindik parte hartzea posible ote zen. Irakasleak baietz esan eta azalpen batzuk eman zizkidan, baita eginbehar batzuk. Orduan hasi zen dena, eta bloga sortu ondoren nire lehengo sarrera egin nuen. Ez nekien zer idatzi ezta nola idatzi, beraz, sarrera txiki bat egin nuen.
Orduan, ilusioz hartu nuen irakasgaia: teknologia berrien ingurukoa zen eta azken finean, ni egunero nago ordenagailu aurrean Internet eta teknlogia berrien munduan sartua. Baina oraingoan, desberdina zen: mundua hau irakaskuntzarekin erlazionatu beharra zegoen. Beraz, urduritasun puntu bat sumatu nuen: nola egin, zer egin, zer idatzi, …
Hala ere, lanarekin hasi nintzen, nahiz eta hasiera batean, pixka bat galduta ibili. Ez nekien oso ondo zer zen egin behar zena: blogean idatzi edo zer gehiago? Beraz, beste blogak begiratu nituen ea ikaskideek zer egiten zuten ikusteko. Batzuk, ni bezala hasiera baino ez zuten idatzia, baina beste batzuk, izugarrizko lana egina zuten jadanik. Orduan urduri jarri eta K(i)likaTIKen sartzen hasi nintzen egunero ea nire burua aklaratzen hasten nintzen. Eta azkenean, ausartu nintzen eta nire lehengo sarrera egin nuen.
Hala ere, ikusten nuen denborak aurrera egiten zuela eta oraindik erdi galduta eta askotan zer idatzi ez nekiela, eta jadanik ia apirilean sartuak geundela … Ikusi nuen ezinbestekoa zela baina K(i)likaTIK eta baita beste ikaskideen blogak jarraitzea. Izan ere, mundu berean mugitzen ginen eta horrela besteek egiten zutena ikusteko aukera nuen. Ondoren Jose Antonio Millanen inguruko lana egin nuen, oso gustora, gaia oso interesgarria izan zelako, eta blogean eskegi nuen. Orduan hasi nintzen lanean buru-belarri.
Lehenengo sarrerak sartzen hasi nintzen: joku didaktikoan Interneten, sarean margotzea, etab. Eta konturatu nintzen, gogoko nuela blogean idaztea, eta pentsatzen nuena baino errazagoa zela. Gainera, egunero Interneten sartuta egonda lanean nabilenean, agian horrek posibilitate gehiago emango zizkidan gaiak aukeratzeko, etab. Beraz, etxera heltzean, askotan aurretik nituen nabigatzeko ohiturak pixka bat aldatzen hasi ziren, eta sarean nabigatzen hasi nintzen teknologia berriak eta hezkuntzaren inguruko gaiak bilatzen. Gainera konturatu nintzen, hasieran gai bat bilatzen kostatzen zitzaidana, geroz eta txikiagoa zela.
Hala ere, nahiz eta gero eta gusturago egon bloga egiten, beste oztopo batekin aurkitu nintzen: Teknografia. Hasieran guztiz galduta geratu nintzen: Teknografia? Zer da hori? Zer gin behar da? Bideo bat? Nola? Ze programa? Puf, zoratu egin nintzen!
Baina bizitzako gauza guztiekin gertatzen den bezala, gauzak lasaitasunez eta urduritu gabe hartuz gero, azkenean beti irteten dira. Orduan, zer adieraziko nuenaren inguruan pentsatu nuen: zer azaldu, nola azaldu, etab. Zenbait irudi eta argazki bilatu ondoren, movie maker programa arakatu nuen. Noizbait erabilitako beste bideo programa batzuen antzerako zen, oso bisuala eta nahiko erreza, beraz teknografia egiten disfrutatzen hasi nintzen. Hala ere, uste nuen baino denbora gehiago behar izan nuen, baina azkenean teknografia egina zegoen.
Maiatzean sartu gara eta oraindik sarrera desberdinak egiten jarraitu dut. Azkena oraintxe idazten ari naizen hau. Oso esperientzia ona izan da, lan polita eta hasieran uste nuena baino gehiago gustatu zait. Azken hautazko lana egitea pentsatu izan nuen, baina momentu honetan ezinezkoa: lanean kurtso batzuekin ari gara, beraz inoiz baina denbora gutxiagorekin nago, eta horrez gain, dudan denbora apurra beste irakasgaiak ikasteko baino ezin dut erabili … .
Hala ere, Teknologia Berriak eta Hezkuntzaren arteko mundu berri hau ezagutzea oso gustukoa izan dut. Pentsatzen nuena baino gauza gehiago egin daitezke eskola batean, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideekin. Badakit guzti hau, esaten den bezala: Iceberg-eko punta baino ez dela, beraz oraindik bide luze bat dago. Gainera, teknologia berriek duten garapen arina kontuan hartuz gero, nork daki hemendik urte batzuetara zer aurki dezakegun, eta nola aplikatu dezakegun hezkuntzan. Izan ere, ez dira hainbeste urte pasa ni eskolan nenbilenetik, eta garai hartan ordenagailuak konpartitu behar izaten genituen, eta begira orain … Beraz, adi egon beharko gara eta etor daitezkeen aldaketa guztiekin.
Eta azkenik, agurtzeko momentua heldu da, baina hemen ez da dena amaitzen. Agur esateak ez du esan nahi blog-a itxi behar denik, posible den heinean blogean sarrerak idazten eta eguneratzen joango garelako.
Berrikuntzak Google Docsen
Orain dela egun pare bat, artikulu bat irakurri nuen Google Docsen inguruan. Artikuluak berrikuntza baten inguruan hitz egiten zuen.
Dirudienez, Google Docs erabiltzerakoan, orain, bilatzailea erabili dezakegu dugun dokumentua alde batera utzi gabe. Hau da, eskumaldean bilatzailearen barra bat dago eta hau erabili dezakegu eta adibidez, idatzen ari garen dokumentua ez dugu galduko.
Hona hemen artikulua bere osoatasunean:
http://www.genbeta.com/web/google-docs-incorpora-una-barra-para-buscar-en-la-web-sin-abandonar-el-documento#to-comments

viernes, 18 de mayo de 2012
Museoen Nazioarteko Eguna
Gaur, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna da. Horregaitik, honen inguruko sarrera bat egitea bururatu zait, beti ere hezkuntza eta teknologia berriak uztartu nahian.
Interneten sartu eta hara non aurkitu dudan museo asko internet bidez ikusteko aukera: ART PROJECT deituriko web bat.
http://www.googleartproject.com/es/
Bertan, Colecciones deituriko menuan, alfabetikoki museo desberdin asko aurkitu ahal dira. Batean klikatuz gero museo horretako zenbait obra ikus daitezke. Proba egin dut, eta Bilboko Arte Ederren Museoa ere aurkitu dut:
http://www.googleartproject.com/es/collection/museo-de-bellas-artes-de-bilbao/
Proiektu osoa nola eratu zen ere aurkitu dut:
http://www.mayadigital.com/2011/02/03/deseas-visitar-un-museo-por-internet-te-presento-art-project/
Sarrera hau, lehen aipatu dudan bezala, hezkuntza eta teknologia berriak uztartzeko helburarekin idaztea pentsatu dut. Izan ere, uste dut, honelako baliabideek aukera ematen dutela klasean teknologia berriak erabiltzeko eta museo batera bisita egiteko, klasetik mugitu gabe. Argi dago ez dela gauza bera eta museo bateno une konkretu bateko espozizioa ikusteko aukera ez dugula izango, baina bai bestelako obra eta lan garrantzitsu asko.

Twitter, orain euskaraz
Entzun al duzue albistea? Dirudienez twitter euskeraz izateko gutxi falta da. Argi dago sare sozialen mundua etengabe aldatzen ari dela, eta ingurura egokitzeko premia dutela. Eta euskara eta twitterrekin hori gertatzen ari da.
Twitterren itzulpen zentroak euskaraz erabiltzeko aukera eskeini zuen eta egun gutxi batzuk pasa ondoren, dagoeneko menuaren %80a inguru itzulia dago.
Albiste ona dudarik gabe, izan ere, gutxi barru twitterra euskaraz erabili ahal izango dugu. Ea espero baino lehenago den.
http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/887700/twitter-euskaraz--twitter-euskaratzeko-aukera/

jueves, 17 de mayo de 2012
Eskola Publikoaren aldeko kanpaina sarean
Gaur, lanean ari nintzela, twitter sare soziala irekia neukan lanerako beharrezkoa dudalako. Orduan, gustoko dudan musika talde baten tweet bat ikusi dut (publikazio bat).
Publikazio horrek ez du taldearekin zerikusirik, izan era Eskola Publikoaren ingurukoa izan da, horregaitik harritu egin naiz. Eta normala den moduan klik egin dut.
Tweet horrek hastag (http://es.wikipedia.org/wiki/Hashtag) konkretu bat dauka: #yoestudiéenlapublica, eta horregaitik arraroa egin zait. Dirudienez Eskola Publikoaren aldeko kanpaina bat martxan dago sarean.
Hau da twitterren ikusi dudana:
Vídeo de la Campaña en defensa de la Educación Pública a la que nos hemos sumado#yoestudieenlapublica.
Eta youtubeko link bat jarri dute:
Blog-ean aipatzea bururatu zait, eskola eta honen inguruan teknologia berriekin lor dezakegun presentzia azpimarratzeko. Orain dela urte batzuk, ezinezkoa zen horrelako ezer egitea, baina egun, ditugun baliabide guztiekin hainbat ekintza burutu ahal dira. Kasu honetan, Eskola Publikoa bultzatzeko, baina aukerak anitzak dira. Beraz, has gaitezen teknologia berriek ematen dizkiguten aukera guztiak aprobetzatzen!
Publikazio horrek ez du taldearekin zerikusirik, izan era Eskola Publikoaren ingurukoa izan da, horregaitik harritu egin naiz. Eta normala den moduan klik egin dut.
Tweet horrek hastag (http://es.wikipedia.org/wiki/Hashtag) konkretu bat dauka: #yoestudiéenlapublica, eta horregaitik arraroa egin zait. Dirudienez Eskola Publikoaren aldeko kanpaina bat martxan dago sarean.
Hau da twitterren ikusi dudana:
Vídeo de la Campaña en defensa de la Educación Pública a la que nos hemos sumado
Eta youtubeko link bat jarri dute:
Blog-ean aipatzea bururatu zait, eskola eta honen inguruan teknologia berriekin lor dezakegun presentzia azpimarratzeko. Orain dela urte batzuk, ezinezkoa zen horrelako ezer egitea, baina egun, ditugun baliabide guztiekin hainbat ekintza burutu ahal dira. Kasu honetan, Eskola Publikoa bultzatzeko, baina aukerak anitzak dira. Beraz, has gaitezen teknologia berriek ematen dizkiguten aukera guztiak aprobetzatzen!
Historia sarean ikastea
Aurreko artikuluan aurkeztu dizuedan moduan, oraingoan historia sarean ikasteko aukeren inguruko beste artikulu hau ikusi dut. Aurrekoan bezala, ikuspuntu orokorra eta zenbait adibide aurkezten dira.
Bukaeran, zenbait web konkretu aurkezten dira, batzuk edukiak dituztenak eta beste batzuk ikusentzunezko errekustuak direnak.
Hona hemen artikulua:
http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2011/03/20/199564.php
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)