lunes, 19 de marzo de 2012

Hasi al da Eskola 2.0.ren amaiera?

Oraindik asignaturaren egin beharrekoetan galdu samar nabilen arren, orain egun gutxi inteneten ikusitako albiste batez gogoratu eta Blogarentzako egokia dela iruditu zait.

Aspaldian krisiaren inguruko hainbat eta hainbat albiste ikusten, entzuten eta irakurtzen ari gara: dirurik ez dagoela, murrizketak egin behar direla, murrizketak egin hasi direla, etab. Eta murrizketa horietako bat Eskola 2.0 deritzonari tokatu omen zaio:

http://www.abc.es/20120316/sociedad/abcp-educacion-elimina-ineficaz-plan-20120316.html

Albisteak adierazten duen moduan, dirudienez Eskola 2.0-k ez du funtzionatzen eta horrez gain, dirutza handia inbertitu da eta ez du ondorio positiborik izan... "Imprudencia", "Ineficaz" bezala definitu egin dute artikulu honetan.

Eta hona hemen nire planteamendu eta hausnarketarako ideak: Benetan inprudentzia bat izan da? Honelako ekintza edo proiektuak benetan baliagarraik al dira? Arazoa non egon da (egotekotan)? Benetan kentzea al da soluziorik onena? Agian idea ona da baina gaizki plantatu edo antolatu izan omen da?

Norbaiten buruan hausnarketarako momentu bat lortzeko nahiarekin agurtzen nahiz hurrengo baterarte,