sábado, 5 de mayo de 2012

Teknologia berrien arriskua

Gaurkoan, atzo gauean telebistan ikusitako erreportai baten inguruan idaztea bururatu zait. Agian ez dauka erlazio zuzena hezkuntza eta teknologia berriekin, baina bai teknologia berriek dituzten arazoekin.

Atzo Antena 3 katean, "Equipo de investigación" saioan, blogger-ek sor dezaketen arazoez aritu ziren. Konkretuki, "champu de caballo" deituriko txanpuaren inguruan aritu ziren. Dirudienez, blogger asko txanpu hauek dituzten onurak azaltzen dituzten beraien youtube kateetan. Erreportaiak, txanpu hauek izan ditzaketen onura horiek zalantzan jartzen dituzte eta zenbait adibide, kasu, esperientzia etab. azaltzen dituzte.

Atzoko erreportai honek, teknologia berriek izan ditzaketen arriskuez ohartzeko aukera eman dit. Jakin, banekien, baina hala ere, uste dut hezkuntzara aplikatuz gero oso kontuan izan beharrekoa dela. Izan ere, nahiz eta teknologia berriek (eta honekin internet mundua, era digitala, etab sartzen dut) onura asko ekarri, ezin ditugu alde batera utzi arriskuak. Are gehaigo, arrisku horiek ondo azaldu behar dizkiogu ume gazteei, haiek baitira kaltetuen atera daitezkeenak.

Honekin, nabarmendu nahi dudana zera da; teknologia berriak ikasle gazteengan barneratu behar ditugula, teknologia berri hauetaz aprobetzatu behar garela, baina beti ere, izan daitezkeen arriskuak ahaztu gabe.

Atzoko erreportaia uzten dizuet norbaiti interesatzen baldin bazaio:
http://www.antena3.com/videos/equipo-investigacion/2012-mayo-4-2012050500001.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario