Ez nahiz konturatu lana Blogean jarri behar zela. Agian beranduegi izango da, baina hala ere, eginda dagoenez hemen utziko dut.
Hacia la
escuela 2.0
5 HITZ GAKO:
Internet, teknologia,
konpartitzea, informazioa, garapena
2 GALDERA
Ez al da beharrezkoa irakaskuntzan lan egiten duen orok,
teknologia berri hauek menperatzea?
Baliagarria izango litzeteke eskola orduetan tekonologia
berri hauen inguruan sor daitzeen arazoen inguruan aritzea? (Arazoak, ikasleek
Internet munduan aritzen direnean izan ditzaketenak)
SINTESIA
Jose Antoni Millanen liburu honen gaiak, irakasgai honekin
lotura estua dauka. Izan ere, liburu honetan webean aurki daitezkeen teknologia
berrien inguruan hitz egiten digu eta horrez gain hauen erabileren bidez
ikasleei irakatsi daitekeenaren inguruan ere aipamenak ematen dizkigu. Gauzak horrela,
interneteko baliabide horien sustapena bultzatzea goraipatzen da eta horien
inguruko zenbait azalpen ematen dira:
GOOGLE DOCS: Webean aurki dezakegun testu prozesadorea da,
egile desberdinen artean sor daitekeena eta Word dokumentuen antza dueña.
FLICKR: Kasu honetan argazkiak webean edo on-line moduan
biltzeko eta gordetzeko gunea da.
WIKIPEDIA: Wikirik ezagunena dela esan dezakegu eta
entziklopedia on-line bat moduan har dezakegu. Dohanekoa eta publikoa da eta
erabiltzaileek idatzi dezakete.
GOOGLE MAPS eta YOURGMAP: Aplikazio kartografikoak dira eta
hauen bidez erabiltzaileak mapak, lekua
eta ibilbideak ikusi ditzake.
FUZZMAIL: Tresna bat da eta honekin erabiltzaileak testu bat
idazten duenean trena honek grabatu egiten du.
LIZENTZIA: Izenak
argi azaltzen duen moduan, idazten edo publikatzen den testuak lizentzia bat
izango du. Lizentzia mota horren arabera berrerabiltzeko eskubidea izango dugu
edo ez.
BLOGGER: Zerbitzu edo tresna honen bidez, kronologikoki idazten
dena web edo blog batean publikatzen da, eta era ordenatu baten aurki dezakegu.
Bertan testu, bideo, irudi, etab aurki daiteke.
HAURNARKETA
Uste dut Jose Antonio Millanen liburu hau oso
interesgarria eta baliagarria dela gaur egun inguratzen gaituen gizarteko
zenbait alderdi pixka bat hobeto ulertzeko. Gizartea etengabe aldatzen ari da,
eta aldaketa horien artea Internet mundua dugu.
Egun, intenet munduan aditua izatea bere biziko
lana edo esfortzua dakar, izan ere egunero gauza berriak agertzen dira. Beraz,
liburu honen bidez zenbait tresna edo edukien inguruan ezagupen pixka bat
gehiago izateko edo genuena finkatzeko baliagarri zaigu.
Nire kasuan adibidez, egunero ordenagailu baten
aurrean aritzen nahiz 8 orduz lan egiten eta internet munduan murgildua egon
behar nahiz. Eta hala ere, liburuan zenbait eduki berri aurkitu ditudala
aitortu behar dut.
Baina egoera pertsonala alde batera utzita eta
irakasgaiari lotuz, uste dut edozein irakasleri ere, oso baliagarri izango
zaiola liburua. Izan ere, presente izan
behar dugu hezi behar ditugun ikasle horiek Internet eta teknologia berri
hauetan guztiz murgilduta daudela, beraz, gu geu izan behar gara teknologia
berri hauetan guztiz murgilduta egon behar garen lehenak. Ze bestela… haur
horiei beraien kabuz, inoren azalpen edota laguntzarik gabe utziko al diego Internet
mundu honetan sartzen? Ez al da hobe dituzten aukera berri hauek era zuzen
batean erabiltzen irakastea?
Eta azkenik, argi izan behar duguna zera dela
deritzot: teknologia hauez gain, denborarekin sortu daitezkeen bestelakoen
inguruko ezagutza beharrezkoa izango da. Izan ere, Internet eta teknologia mundu
hau, geure gizartea aldatzen den moduan, etenik gabe aldatzen da, askotan
sortzen diren aldaketez ohartu ere ez garela egiten.