Mostrando entradas con la etiqueta aplikazio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aplikazio. Mostrar todas las entradas

martes, 15 de mayo de 2012

Aplikazio bitxi bat

Ezagutzen al duzue Free OCR to Word aplikazioa? 
Azken aldian Internet munduan murgiltzen hasia naiz pixka bat gehiago eta aplikazio desberdin asko aurkitu ditut, horietako bat gaur aurkezten dizuedana.

Nork ez du noizbait honelako aplikazio bat behar izan? Denborarik ez dugulako, textu asko berridatzi behar dugulako, edo beste arrazoirenbatengatik honelako aplikazio bat gertu izan izan bagenu segur aski eskertu izango genukeen.

Aplikazio hau honetan datza: eskaneatutako edozein irudi edo textu, textu planoan deritzona edo word dokumentu batean bihurtzen du. 

Espero dut norbaitek lagungarri izatea,

domingo, 6 de mayo de 2012

Aplikazio mugikorrak hezkuntzan

Egun oso modan jartzen ari dira mugikorretan deskargatu ahal diren aplikazioak. Honek, hezkuntzarekin erlazionaturiko aplikazioren bat dagoen bilatzera eraman nau, eta batzuk aurkitu izan ditut.

Mugikorretako app store-ra sartuz gero badago atal bat "puzzles y aplicaciones para ejercitar la mente" deiturikoa, bai iphone edo android sistementzako. Hona hemen android sistemaren aplikazio batzuk:
https://play.google.com/store/apps/category/BRAIN?feature=category-nav

Agian, eskolatik urrun geratu ahal zaigu, eskolatik kanpoko ikuspuntutik begiratzen da gehiago... . Baina gurasoen ikuspuntu batetik, uste dut ideia ona izan daitekeela, haurrek mugikorra baldin badute eta aukera baldin badute aplikazio hauek izateko, mota honetakoak izatea. Edo mugikorra ez badute baina noizbehinka, gurasoena erabiltzen badute (askotan gertatzen den moduan), gurasoen mugikorretan aplikazio hauek izan ditzakete.

Honek, teknologia berrietara hurbilduko ditu bai guraso eta bai haurrak eta horrez gain, zenbait aplikazioekin  beraien ezagupenak eguneratu ahal dituzte.

Gai honen inguruan Interneten zerbait bilatu ondoren, honako artikulu hauek aurkitu ditut:
http://www.comunicacion-cultural.com/2012/02/22/el-auge-de-las-aplicaciones-moviles-en-educacion/

http://www.comunicacion-cultural.com/2010/06/10/ninos-mas-inteligentes-con-aplicaciones-educativas-en-dispositivos-moviles/