Mostrando entradas con la etiqueta internet. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta internet. Mostrar todas las entradas

domingo, 3 de junio de 2012

Entziklopediak Interneten

Azterketetan nabilen arren, egunero Interneten 10-15 bat minutu egoten naiz nabigatzen. Egunean gertatutako berriak ikusteko, lagunen berri izateko, etab.

Horrez gain, zenbait boletinetara harpidetuta nago eta hauek ere begiratzen ditut eta horietako batean link interesagrri bat ikusi dut: online entziklopedien ingurukoa.

Artikulo honetan, 9 entziklopedien helbideak agertzen dira batzuk lehen hezkuntzarako eta beste batzuk bigarren hezkuntzarako. Uste dut baliagarri izan daitezkeen helbideak direla.

http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2012/05/30/209936.php

domingo, 20 de mayo de 2012

Berrikuntzak Google Docsen

Orain dela egun pare bat, artikulu bat irakurri nuen Google Docsen inguruan. Artikuluak berrikuntza baten inguruan hitz egiten zuen.

Dirudienez, Google Docs erabiltzerakoan, orain, bilatzailea erabili dezakegu dugun dokumentua alde batera utzi gabe.  Hau da, eskumaldean bilatzailearen barra bat dago eta hau erabili dezakegu eta adibidez, idatzen ari garen dokumentua ez dugu galduko.

Hona hemen artikulua bere osoatasunean:
http://www.genbeta.com/web/google-docs-incorpora-una-barra-para-buscar-en-la-web-sin-abandonar-el-documento#to-comments



viernes, 18 de mayo de 2012

Museoen Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna da. Horregaitik, honen inguruko sarrera bat egitea bururatu zait, beti ere hezkuntza eta teknologia berriak uztartu nahian.

Interneten sartu eta hara non aurkitu dudan museo asko internet bidez ikusteko aukera: ART PROJECT deituriko web bat.
http://www.googleartproject.com/es/

Bertan, Colecciones deituriko menuan, alfabetikoki museo desberdin asko aurkitu ahal dira. Batean klikatuz gero museo horretako zenbait obra ikus daitezke. Proba egin dut, eta Bilboko Arte Ederren Museoa ere aurkitu dut:
http://www.googleartproject.com/es/collection/museo-de-bellas-artes-de-bilbao/

Proiektu osoa nola eratu zen ere aurkitu dut:
http://www.mayadigital.com/2011/02/03/deseas-visitar-un-museo-por-internet-te-presento-art-project/

Sarrera hau, lehen aipatu dudan bezala, hezkuntza eta teknologia berriak uztartzeko helburarekin idaztea pentsatu dut. Izan ere, uste dut, honelako baliabideek aukera ematen dutela klasean teknologia berriak erabiltzeko eta museo batera bisita egiteko, klasetik mugitu gabe. Argi dago ez dela gauza bera eta museo bateno une konkretu bateko espozizioa ikusteko aukera ez dugula izango, baina bai bestelako obra eta lan garrantzitsu asko.




Twitter, orain euskaraz

Entzun al duzue albistea? Dirudienez twitter euskeraz izateko gutxi falta da. Argi dago sare sozialen mundua etengabe aldatzen ari dela, eta ingurura egokitzeko premia dutela. Eta euskara eta twitterrekin hori gertatzen ari da.

Twitterren itzulpen zentroak euskaraz erabiltzeko aukera eskeini zuen eta egun gutxi batzuk pasa ondoren, dagoeneko menuaren %80a inguru itzulia dago.

Albiste ona dudarik gabe, izan ere, gutxi barru twitterra euskaraz erabili ahal izango dugu. Ea espero baino lehenago den.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/887700/twitter-euskaraz--twitter-euskaratzeko-aukera/


jueves, 17 de mayo de 2012

Eskola Publikoaren aldeko kanpaina sarean

Gaur, lanean ari nintzela, twitter sare soziala irekia neukan lanerako beharrezkoa dudalako. Orduan, gustoko dudan musika talde baten tweet bat ikusi dut (publikazio bat).

Publikazio horrek ez du taldearekin zerikusirik, izan era Eskola Publikoaren ingurukoa izan da, horregaitik harritu egin naiz. Eta normala den moduan klik egin dut.

Tweet horrek hastag (http://es.wikipedia.org/wiki/Hashtag) konkretu bat dauka: #yoestudiéenlapublica, eta horregaitik arraroa egin zait. Dirudienez Eskola Publikoaren aldeko kanpaina bat martxan dago sarean.

Hau da twitterren ikusi dudana:
Vídeo de la Campaña en defensa de la Educación Pública a la que nos hemos sumado .

Eta youtubeko link bat jarri dute:


Blog-ean aipatzea bururatu zait, eskola eta honen inguruan teknologia berriekin lor dezakegun presentzia azpimarratzeko. Orain dela urte batzuk, ezinezkoa zen horrelako ezer egitea, baina egun, ditugun baliabide guztiekin hainbat ekintza burutu ahal dira. Kasu honetan, Eskola Publikoa bultzatzeko, baina aukerak anitzak dira. Beraz, has gaitezen teknologia berriek ematen dizkiguten aukera guztiak aprobetzatzen!




Historia sarean ikastea


Aurreko artikuluan aurkeztu dizuedan moduan, oraingoan historia sarean ikasteko aukeren inguruko beste artikulu hau ikusi dut. Aurrekoan bezala, ikuspuntu orokorra eta zenbait adibide aurkezten dira.

Bukaeran, zenbait web konkretu aurkezten dira, batzuk edukiak dituztenak eta beste batzuk ikusentzunezko errekustuak direnak.

Hona hemen artikulua:
http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2011/03/20/199564.php

Sare sozialak matematika ikasteko

Sarean murgilduta nengoela honako artikulo hau aurkitu dut. Orain dela urtebete publikatua izan arren, oso gustokoa izan dut.

Matematika ikasteko sare sozial konkretu baten ingurukoa da eta baita nola teknologia berrek hezkuntzan izan duten ondorio positiboen ingurukoa. Konkretuki, artikuluan esaten da teknologia berriek irakasteko era hobetu dutela: las TIC "han mejorado su forma de enseñar"

Espero dut interesgarri izatea.

http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2011/09/18/203264.php

martes, 15 de mayo de 2012

Aplikazio bitxi bat

Ezagutzen al duzue Free OCR to Word aplikazioa? 
Azken aldian Internet munduan murgiltzen hasia naiz pixka bat gehiago eta aplikazio desberdin asko aurkitu ditut, horietako bat gaur aurkezten dizuedana.

Nork ez du noizbait honelako aplikazio bat behar izan? Denborarik ez dugulako, textu asko berridatzi behar dugulako, edo beste arrazoirenbatengatik honelako aplikazio bat gertu izan izan bagenu segur aski eskertu izango genukeen.

Aplikazio hau honetan datza: eskaneatutako edozein irudi edo textu, textu planoan deritzona edo word dokumentu batean bihurtzen du. 

Espero dut norbaitek lagungarri izatea,

Bideoren bat sortu nahi?

Bideoak sortzea gustoko duzu? Interneten milaka eta milaka programa aurki daitezke gure bideo pertsonalak eratzeko. Are gehiago, Teknografia eratzeko gehienok MovieMaker erabili izan dugu, baina aukera gehiago daude.

Atzo blog batean honako hau ikusi nuen: WeVideo, eta zuekin konpartitzea bururatu zitzaidan. Atzo ez nuen denborarik izan, beraz gaur idaztea tokatu zait.

Oraindik ez dut erabili, baina itxura ona dauka, ez? Agian ez duzue Chrome erabiltzen baina ni Chrome erabiltzaile sutsua naiz eta uste dut ongi egon daitekeela.

Hona hemen link-a
http://www.softandapps.info/2012/05/07/wevideo-for-google-drive-crea-videos-en-tu-navegador-chrome-y-guardalos-en-google-drive/


jueves, 10 de mayo de 2012

Ipuinak Internet bidez

Teknologia berriek baliabide asko eskeintzen dizkigute, eta horietako bat, betiko ipuinak ikusteko aukera da. Argi dago, ez dela DVD batean pelikula bat ikustea bezala, baina badaude batzuk nahiko ondo egindako muntaiak direnak.

Eta ze motatako ipuinak ikusi ahal ditugu? Egia esate denetarik, klasikoetatik hasi eta gaur egungo ipuin modernoak ere aurkitu ahal dira. Eta are gehiago, euskeraz ikusteko aukera era badago! Hona hemen adibide pare bat:

- TXANOGORRITXU:
http://www.youtube.com/watch?v=i1-q7Ufddsg&feature=related

- HIRU TXERRIKUMEAK:
http://www.youtube.com/watch?v=Y7hZXwYYwdg

- HIRU TXERRITXOAK:
http://www.youtube.com/watch?v=JHaRR6nUrH0

- AHATE ITSUSIA:
http://www.youtube.com/watch?v=u9VnzbR_jWU&feature=relmfu










miércoles, 2 de mayo de 2012

Sare sozialez aprobetzatzea

Egun sare sozial asko ditugu gure inguruan: tuenti, facebook, twitter, etab. Horietatik azkenetarikoa PINTEREST da.

Nik egun dudan lanerako erabili behar izaten dut eta bururatu zait, agian, sare sozial egokia izan daitekeela irakaskuntzarako. Zergaitik? Lehenengo arrazoia oso bisuala delako, eta denok dakigun bezala, haurrei bisualki oso erakargarria dena gehiago gustatzen zaie. Gainera, oso erraza da erabiltzeko, beraz, askoz hobe.

Hori dela eta, sarean gai honen inguruan informazioa biltzea bururatu zait, eta hara non aurkitu dudan informazio hau PINTERESTEN inguruan (http://www.educacontic.es/eu/blog/pinterest-la-red-social-mas-visual):



¿Cómo utilizarlo en el aula?
Por unir a las características de red social, su atractivo visual, Pinterest es una buena opción para realizar proyectos colaborativos y motivadores en el aula. Algunos ejemplos:
  • Crear un tablón colaborativo en el que también pueda pinear tus alumnos sobre un determinado tema y crear una colección. Por ejemplo, una colección de texturas gráficas, decollages, de grabados, de grafittis, de logotipos, la lista es interminable.
  • Escaparate visual de los proyectos realizados en el aula. Se pueden crear tablones por cursos, tipos de actividad o temática. Como ejemplo, una de las últimas actividades que ha realizado mi alumnado de Comunicación audiovisual: 30 días, 30 fotos.
  • Crear una ruta visual con los carteles y tráilers de sus películas preferidas, de viñetas o portadas de los cómics que han leído, de las ilustraciones de sus libros preferidos y abrir un espacio de debate con reseñas, críticas, propuestas de lectura.
  • Crear un tablón colaborativo para conmemorar un día determinado. Un ejemplo estupendo es la propuesta colaborativa para celebrar el día del libro: Alibabook y los ladrones de libros. Cada visitante tiene que elegir una imagen y un texto que serán las pistas para que otro visitante adivine el libro propuesto.
  • Publicar un portafolio de una investigación sobre historia del arte, del diseño, del cine o de la fotografía, por ejemplo. 
  • Juego de vocabulario artístico. Se proponen imágenes representativas de un término para que los alumnos escriban su definición a través de los comentarios.
  • Juego de pistas. Partir de un fragmento de una obra y formar una cadena. Cada alumno tendrá que adivinar una obra y proponer un nuevo fragmento. Una buena opción es que suban sus propias fotos de obras de arte o monumentos que observen en su día a día y comenten sus impresiones sobre ellas.
  • Juego de los parecidos razonables. Se parte de una obra artística y se propone crear un board con interpretaciones relaizadas por artistas y las suyas propias. Por ejemplo, sobre Las Meninas.
Y por supuesto:
  • Crear un tablón colaborativo con otros docentes de nuestra especialidad para compartir ideas y recursos para trabajar en el aula.

Zer deritzozue? Ez al da beste baliabide interesgarri bat? Ezagutzen ez duzuenontzat hemen duzue bideo-tutorial bat




jueves, 26 de abril de 2012

75. urteurrenean...

Gaur 75 urte betetzen dira Gernikako bonbardaketa gertatu zela eta gai honen inguruko post-a egitea bururatu zait.

Tekonologia berriek, eta kasu honetan Internet, gertatu zenaren inguruko informazioa bilatzeko aukera ematen digu. Alde batetik testu informazioa daukagu, bai wikipedia edota web orrialde konkretuak ere. Hona hemen adibide bat: http://www.bombardeodegernika.org/

Baina horrez gain, teknologia berriek duten posibilitate anitzek ere, ikusentzunezko informazio jasotzeko aukera ere ematen digu. Bai youtube-n edota egunkarietako web orrialde askotan eskeini dituzten bideo desberdinak.

Beraz, egun, historian gertatutako hainbat gertakariren inguruko informazio asko daukagu eta hauek erabili ahal dira ikasleok gertatu zena liburuetako informazioaz gain beste bide batzuetatik jasotzeko eta ikasteko.

Honekin esan nahi dut, ez gaitezela murriztu betiko baliabideetara eta has gaiztezela guer inguruan ditugun tresna desberdinak erabiltzen!

Bukatzeko, gaiaren inguruan youtube-n aurkitutako bideo bitxi bat uzten dizuet playmobil delakoekin egindakoa


martes, 17 de abril de 2012

Online Hiztegiak

Gaurkoan online hiztegien inguruko sarreratxoa egitea burutatu zait. Interneten helbide desberdin asko ditugu gai honen inguruan. Hona hemen batzuk:

- Euskalterm:
Terminologia banku publikoa da.
http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do
- Elhuyar:
Kasu honetan euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskara bilatzeko aukera emten du.
http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
- Labayru Hiztegia:
Elhuyar bezala, euskeratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara bilatzen du.
http://zerbitzuak.labayru.org/diccionario/hiztegiasarrera.asp
- Wordreference:
Kasu honetan hizkuntza desberdinen inguruko hiztegia da. Ingelesetik gaztelaniara, gaztelaniatik ingelesera, ingelesetik italierara, etab
http://www.wordreference.com/
- UZEI:
Sinonimoak kontsultatzeko hiztegia da.
http://www.uzei.com/estatico/sinonimos.asp?sesion=14
- Hiztegi Ttipia:
Frantses eta euskara arteko hitzegia da.
http://zuberrotar.free.fr/dictionnaire/sommaire_dico.htm
- Morris Student Plus Hiztegia:
Inglesetik euskarara eta eukaratik ingelesera bilatzeko hitzegia da.
http://www1.euskadi.net/morris/indice_e.htm
- Euskera Poliniera Hiztegia:
Izenak esaten duen bezela, euskera eta poloniera hizkuntzen arteko hiztegia da.
http://baskijski.net/
- Euskera Errusiera Hiztegia:
Kasu honetan errusieretik euskerara edo alderantziko bilaketak egiteko hiztegia da.
http://www.gernika.ru/euskara-errusiera-hiztegia
- Euskera Esperanto Hiztegia:
Esperanto eta euskera arteko hiztegia da.
http://esperant0.chez-alice.fr/esperant64/euxskau1.htm
-GoiHata:
Esukera eta japoniera arteko hiztegia da.
http://www.goihata.com/eu/japoniera-hiztegia/

Beraz ikus daitezkeenez sareak posibilitate handiak eskaintzen ditu online hiztegiak erabiltzeko.











domingo, 15 de abril de 2012

Sarean margoztea

Sareak milaka eta milaka aukera ematen dizkigu eta horietako bat margoztea da. Google-en bilaketa bat egonez gero posibilitate desberdinak aurkituko ditugu.



Alde batetik, graffitiak egiteko habinbat joku eta programa aurkituko ditugu. Hauetan haurrak bere imaginazioa martxan jarri dezake eta nahi dituen marrazkiak egin ditzake. Ordenagailu guztietan aurki dezakegun PAINT programaren antzekoak dira. Hona hemen adibide batzuk:
http://www.brooklynmuseum.org/exhibitions/basquiat/street-to-studio/spanish/create.php
http://graffiti.playdo.com/

Beste kasu batzuetan, jadanik aurki ditzegun marrazkiak daude eta hauetan haurrak ezagunak diren pertsonaiak edo bestelako marrazki desberdinak margoztu ditzake. Hona hemen adibide batzuk:
- Caillou: http://www.mcjuegos.com/colorea-a-caillou
- Piolin: http://www.mcjuegos.com/colorea-a-piolin
- Marrazki desberdinak: http://www.mcjuegos.com/colorear-dibujos

Azkenik, aipatu behar da sarean margozteko plantillak ere aurkitu ahal direla. Kasu hauetan, marrazkia gorde edo deskargatu ahal da eta gero paint-ean ireki dezakezu ordenagailuan margozteko edo folio batean inprimatu paperean margozteko.
http://www.colorear.info/
http://www.dibujosparapintar.com/dibujos_para_pintar.html




sábado, 14 de abril de 2012

Joku didaktikoak online

Gaur dugun eguraldi txarrak interneten aurki daiztezkeen online joku didaktikoen inguruko sarrera berri bat egitea idaztera bultzatu dit. Izan ere, zer egin dezakegu haurrekin kalean eguraldi txarra dugunean?

Aukera bat online joku didaktikoak dira. Interneten milaka helbide desberdin daude online jokuen inguruan. Kasu hauetan, garrantsitzuena didaktikoak direnak bilatzea da. Horrela, ordenagailuarekin familiarizatzeaz gain, haurrak ezagupen berriak barneratu ditzake. Gainera, euskaraz baldin badira, askoz hobe.

Pentsa dezakegu agian euskerazko helbide gutxi egongo direla, baina sarean pixka bat sartuz gero hainbat helbide desberdin aurkituko ditugu. Beraz, gaur egun ez dugu aitzakiarik haurrentzat online joku desberdinak eskaintzeko.

Hona hemen aurkitu ditudan gutxi batzuk; batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz
http://childtopia.com/index.php?module=home&func=jugar&newlang=eus
http://www.pipoclub.com/webonline/webonline.htm
http://www.dibujosparapintar.com/juegos_ed_logica.html
http://www.truskylandia.com/truskyjuegos/Truskyjuegos.htm



martes, 3 de abril de 2012

Lana

Ez nahiz konturatu lana Blogean jarri behar zela. Agian beranduegi izango da, baina hala ere, eginda dagoenez hemen utziko dut.


Hacia la escuela 2.0

5 HITZ GAKO:
Internet, teknologia, konpartitzea, informazioa, garapena

2 GALDERA
Ez al da beharrezkoa irakaskuntzan lan egiten duen orok, teknologia berri hauek menperatzea?
Baliagarria izango litzeteke eskola orduetan tekonologia berri hauen inguruan sor daitzeen arazoen inguruan aritzea? (Arazoak, ikasleek Internet munduan aritzen direnean izan ditzaketenak)

SINTESIA
Jose Antoni Millanen liburu honen gaiak, irakasgai honekin lotura estua dauka. Izan ere, liburu honetan webean aurki daitezkeen teknologia berrien inguruan hitz egiten digu eta horrez gain hauen erabileren bidez ikasleei irakatsi daitekeenaren inguruan ere aipamenak ematen dizkigu. Gauzak horrela, interneteko baliabide horien sustapena bultzatzea goraipatzen da eta horien inguruko zenbait azalpen ematen dira:
GOOGLE DOCS: Webean aurki dezakegun testu prozesadorea da, egile desberdinen artean sor daitekeena eta Word dokumentuen antza dueña.
FLICKR: Kasu honetan argazkiak webean edo on-line moduan biltzeko eta gordetzeko gunea da.
WIKIPEDIA: Wikirik ezagunena dela esan dezakegu eta entziklopedia on-line bat moduan har dezakegu. Dohanekoa eta publikoa da eta erabiltzaileek idatzi dezakete.
GOOGLE MAPS eta YOURGMAP: Aplikazio kartografikoak dira eta hauen bidez erabiltzaileak  mapak, lekua eta ibilbideak ikusi ditzake.
FUZZMAIL: Tresna bat da eta honekin erabiltzaileak testu bat idazten duenean trena honek grabatu egiten du.
LIZENTZIA: Izenak argi azaltzen duen moduan, idazten edo publikatzen den testuak lizentzia bat izango du. Lizentzia mota horren arabera berrerabiltzeko eskubidea izango dugu edo ez.
BLOGGER: Zerbitzu edo  tresna honen bidez, kronologikoki idazten dena web edo blog batean publikatzen da, eta era ordenatu baten aurki dezakegu. Bertan testu, bideo, irudi, etab aurki daiteke.

HAURNARKETA
Uste dut Jose Antonio Millanen liburu hau oso interesgarria eta baliagarria dela gaur egun inguratzen gaituen gizarteko zenbait alderdi pixka bat hobeto ulertzeko. Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta aldaketa horien artea Internet mundua dugu.

Egun, intenet munduan aditua izatea bere biziko lana edo esfortzua dakar, izan ere egunero gauza berriak agertzen dira. Beraz, liburu honen bidez zenbait tresna edo edukien inguruan ezagupen pixka bat gehiago izateko edo genuena finkatzeko baliagarri zaigu.

Nire kasuan adibidez, egunero ordenagailu baten aurrean aritzen nahiz 8 orduz lan egiten eta internet munduan murgildua egon behar nahiz. Eta hala ere, liburuan zenbait eduki berri aurkitu ditudala aitortu behar dut.

Baina egoera pertsonala alde batera utzita eta irakasgaiari lotuz, uste dut edozein irakasleri ere, oso baliagarri izango zaiola liburua. Izan ere,  presente izan behar dugu hezi behar ditugun ikasle horiek Internet eta teknologia berri hauetan guztiz murgilduta daudela, beraz, gu geu izan behar gara teknologia berri hauetan guztiz murgilduta egon behar garen lehenak. Ze bestela… haur horiei beraien kabuz, inoren azalpen edota laguntzarik gabe utziko al diego Internet mundu honetan sartzen? Ez al da hobe dituzten aukera berri hauek era zuzen batean erabiltzen irakastea?

Eta azkenik, argi izan behar duguna zera dela deritzot: teknologia hauez gain, denborarekin sortu daitezkeen bestelakoen inguruko ezagutza beharrezkoa izango da. Izan ere, Internet eta teknologia mundu hau, geure gizartea aldatzen den moduan, etenik gabe aldatzen da, askotan sortzen diren aldaketez ohartu ere ez garela egiten.