Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas

jueves, 17 de mayo de 2012

Eskola Publikoaren aldeko kanpaina sarean

Gaur, lanean ari nintzela, twitter sare soziala irekia neukan lanerako beharrezkoa dudalako. Orduan, gustoko dudan musika talde baten tweet bat ikusi dut (publikazio bat).

Publikazio horrek ez du taldearekin zerikusirik, izan era Eskola Publikoaren ingurukoa izan da, horregaitik harritu egin naiz. Eta normala den moduan klik egin dut.

Tweet horrek hastag (http://es.wikipedia.org/wiki/Hashtag) konkretu bat dauka: #yoestudiéenlapublica, eta horregaitik arraroa egin zait. Dirudienez Eskola Publikoaren aldeko kanpaina bat martxan dago sarean.

Hau da twitterren ikusi dudana:
Vídeo de la Campaña en defensa de la Educación Pública a la que nos hemos sumado .

Eta youtubeko link bat jarri dute:


Blog-ean aipatzea bururatu zait, eskola eta honen inguruan teknologia berriekin lor dezakegun presentzia azpimarratzeko. Orain dela urte batzuk, ezinezkoa zen horrelako ezer egitea, baina egun, ditugun baliabide guztiekin hainbat ekintza burutu ahal dira. Kasu honetan, Eskola Publikoa bultzatzeko, baina aukerak anitzak dira. Beraz, has gaitezen teknologia berriek ematen dizkiguten aukera guztiak aprobetzatzen!




sábado, 5 de mayo de 2012

Teknologia berrien arriskua

Gaurkoan, atzo gauean telebistan ikusitako erreportai baten inguruan idaztea bururatu zait. Agian ez dauka erlazio zuzena hezkuntza eta teknologia berriekin, baina bai teknologia berriek dituzten arazoekin.

Atzo Antena 3 katean, "Equipo de investigación" saioan, blogger-ek sor dezaketen arazoez aritu ziren. Konkretuki, "champu de caballo" deituriko txanpuaren inguruan aritu ziren. Dirudienez, blogger asko txanpu hauek dituzten onurak azaltzen dituzten beraien youtube kateetan. Erreportaiak, txanpu hauek izan ditzaketen onura horiek zalantzan jartzen dituzte eta zenbait adibide, kasu, esperientzia etab. azaltzen dituzte.

Atzoko erreportai honek, teknologia berriek izan ditzaketen arriskuez ohartzeko aukera eman dit. Jakin, banekien, baina hala ere, uste dut hezkuntzara aplikatuz gero oso kontuan izan beharrekoa dela. Izan ere, nahiz eta teknologia berriek (eta honekin internet mundua, era digitala, etab sartzen dut) onura asko ekarri, ezin ditugu alde batera utzi arriskuak. Are gehaigo, arrisku horiek ondo azaldu behar dizkiogu ume gazteei, haiek baitira kaltetuen atera daitezkeenak.

Honekin, nabarmendu nahi dudana zera da; teknologia berriak ikasle gazteengan barneratu behar ditugula, teknologia berri hauetaz aprobetzatu behar garela, baina beti ere, izan daitezkeen arriskuak ahaztu gabe.

Atzoko erreportaia uzten dizuet norbaiti interesatzen baldin bazaio:
http://www.antena3.com/videos/equipo-investigacion/2012-mayo-4-2012050500001.html

jueves, 3 de mayo de 2012

Teknografia egiteko laguntzarik bai?

Azken txanpan sartuak garenez, gaur bururatu zait Teknografia egiteko norbaitet agian arazoren bat izango duela movie maker erabiltzerakoan. Horregaitik, gaurko sarrera movie maker programa erabiltzeko Youtuben aurkitutako bideo-tutorial batzuk izango direla bururatu zait.

Programa erabiltzea nahiko erraza da, nahiko bisuala gainera, beraz ez dut uste arazo handirik izango denik. Hala era, espero dut norbaiti lagungarri izatea. Animo denei!!







jueves, 26 de abril de 2012

75. urteurrenean...

Gaur 75 urte betetzen dira Gernikako bonbardaketa gertatu zela eta gai honen inguruko post-a egitea bururatu zait.

Tekonologia berriek, eta kasu honetan Internet, gertatu zenaren inguruko informazioa bilatzeko aukera ematen digu. Alde batetik testu informazioa daukagu, bai wikipedia edota web orrialde konkretuak ere. Hona hemen adibide bat: http://www.bombardeodegernika.org/

Baina horrez gain, teknologia berriek duten posibilitate anitzek ere, ikusentzunezko informazio jasotzeko aukera ere ematen digu. Bai youtube-n edota egunkarietako web orrialde askotan eskeini dituzten bideo desberdinak.

Beraz, egun, historian gertatutako hainbat gertakariren inguruko informazio asko daukagu eta hauek erabili ahal dira ikasleok gertatu zena liburuetako informazioaz gain beste bide batzuetatik jasotzeko eta ikasteko.

Honekin esan nahi dut, ez gaitezela murriztu betiko baliabideetara eta has gaiztezela guer inguruan ditugun tresna desberdinak erabiltzen!

Bukatzeko, gaiaren inguruan youtube-n aurkitutako bideo bitxi bat uzten dizuet playmobil delakoekin egindakoa