Mostrando entradas con la etiqueta irakatsi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakatsi. Mostrar todas las entradas

viernes, 18 de mayo de 2012

Museoen Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna da. Horregaitik, honen inguruko sarrera bat egitea bururatu zait, beti ere hezkuntza eta teknologia berriak uztartu nahian.

Interneten sartu eta hara non aurkitu dudan museo asko internet bidez ikusteko aukera: ART PROJECT deituriko web bat.
http://www.googleartproject.com/es/

Bertan, Colecciones deituriko menuan, alfabetikoki museo desberdin asko aurkitu ahal dira. Batean klikatuz gero museo horretako zenbait obra ikus daitezke. Proba egin dut, eta Bilboko Arte Ederren Museoa ere aurkitu dut:
http://www.googleartproject.com/es/collection/museo-de-bellas-artes-de-bilbao/

Proiektu osoa nola eratu zen ere aurkitu dut:
http://www.mayadigital.com/2011/02/03/deseas-visitar-un-museo-por-internet-te-presento-art-project/

Sarrera hau, lehen aipatu dudan bezala, hezkuntza eta teknologia berriak uztartzeko helburarekin idaztea pentsatu dut. Izan ere, uste dut, honelako baliabideek aukera ematen dutela klasean teknologia berriak erabiltzeko eta museo batera bisita egiteko, klasetik mugitu gabe. Argi dago ez dela gauza bera eta museo bateno une konkretu bateko espozizioa ikusteko aukera ez dugula izango, baina bai bestelako obra eta lan garrantzitsu asko.




jueves, 17 de mayo de 2012

Sare sozialak matematika ikasteko

Sarean murgilduta nengoela honako artikulo hau aurkitu dut. Orain dela urtebete publikatua izan arren, oso gustokoa izan dut.

Matematika ikasteko sare sozial konkretu baten ingurukoa da eta baita nola teknologia berrek hezkuntzan izan duten ondorio positiboen ingurukoa. Konkretuki, artikuluan esaten da teknologia berriek irakasteko era hobetu dutela: las TIC "han mejorado su forma de enseñar"

Espero dut interesgarri izatea.

http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2011/09/18/203264.php