martes, 3 de abril de 2012

Lana

Ez nahiz konturatu lana Blogean jarri behar zela. Agian beranduegi izango da, baina hala ere, eginda dagoenez hemen utziko dut.


Hacia la escuela 2.0

5 HITZ GAKO:
Internet, teknologia, konpartitzea, informazioa, garapena

2 GALDERA
Ez al da beharrezkoa irakaskuntzan lan egiten duen orok, teknologia berri hauek menperatzea?
Baliagarria izango litzeteke eskola orduetan tekonologia berri hauen inguruan sor daitzeen arazoen inguruan aritzea? (Arazoak, ikasleek Internet munduan aritzen direnean izan ditzaketenak)

SINTESIA
Jose Antoni Millanen liburu honen gaiak, irakasgai honekin lotura estua dauka. Izan ere, liburu honetan webean aurki daitezkeen teknologia berrien inguruan hitz egiten digu eta horrez gain hauen erabileren bidez ikasleei irakatsi daitekeenaren inguruan ere aipamenak ematen dizkigu. Gauzak horrela, interneteko baliabide horien sustapena bultzatzea goraipatzen da eta horien inguruko zenbait azalpen ematen dira:
GOOGLE DOCS: Webean aurki dezakegun testu prozesadorea da, egile desberdinen artean sor daitekeena eta Word dokumentuen antza dueña.
FLICKR: Kasu honetan argazkiak webean edo on-line moduan biltzeko eta gordetzeko gunea da.
WIKIPEDIA: Wikirik ezagunena dela esan dezakegu eta entziklopedia on-line bat moduan har dezakegu. Dohanekoa eta publikoa da eta erabiltzaileek idatzi dezakete.
GOOGLE MAPS eta YOURGMAP: Aplikazio kartografikoak dira eta hauen bidez erabiltzaileak  mapak, lekua eta ibilbideak ikusi ditzake.
FUZZMAIL: Tresna bat da eta honekin erabiltzaileak testu bat idazten duenean trena honek grabatu egiten du.
LIZENTZIA: Izenak argi azaltzen duen moduan, idazten edo publikatzen den testuak lizentzia bat izango du. Lizentzia mota horren arabera berrerabiltzeko eskubidea izango dugu edo ez.
BLOGGER: Zerbitzu edo  tresna honen bidez, kronologikoki idazten dena web edo blog batean publikatzen da, eta era ordenatu baten aurki dezakegu. Bertan testu, bideo, irudi, etab aurki daiteke.

HAURNARKETA
Uste dut Jose Antonio Millanen liburu hau oso interesgarria eta baliagarria dela gaur egun inguratzen gaituen gizarteko zenbait alderdi pixka bat hobeto ulertzeko. Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta aldaketa horien artea Internet mundua dugu.

Egun, intenet munduan aditua izatea bere biziko lana edo esfortzua dakar, izan ere egunero gauza berriak agertzen dira. Beraz, liburu honen bidez zenbait tresna edo edukien inguruan ezagupen pixka bat gehiago izateko edo genuena finkatzeko baliagarri zaigu.

Nire kasuan adibidez, egunero ordenagailu baten aurrean aritzen nahiz 8 orduz lan egiten eta internet munduan murgildua egon behar nahiz. Eta hala ere, liburuan zenbait eduki berri aurkitu ditudala aitortu behar dut.

Baina egoera pertsonala alde batera utzita eta irakasgaiari lotuz, uste dut edozein irakasleri ere, oso baliagarri izango zaiola liburua. Izan ere,  presente izan behar dugu hezi behar ditugun ikasle horiek Internet eta teknologia berri hauetan guztiz murgilduta daudela, beraz, gu geu izan behar gara teknologia berri hauetan guztiz murgilduta egon behar garen lehenak. Ze bestela… haur horiei beraien kabuz, inoren azalpen edota laguntzarik gabe utziko al diego Internet mundu honetan sartzen? Ez al da hobe dituzten aukera berri hauek era zuzen batean erabiltzen irakastea?

Eta azkenik, argi izan behar duguna zera dela deritzot: teknologia hauez gain, denborarekin sortu daitezkeen bestelakoen inguruko ezagutza beharrezkoa izango da. Izan ere, Internet eta teknologia mundu hau, geure gizartea aldatzen den moduan, etenik gabe aldatzen da, askotan sortzen diren aldaketez ohartu ere ez garela egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario